Zer da Berbagunea

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta hezkuntza arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, “BILBOKO X. BERBAGUNEA” antolatuko da 2023ko azaroaren 23an, SAN MAMES FUTBOL ZELAIAN.
Ekimen honen erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jartzea. Euskara euskaraz konpartitzea da asmoa.

NORK HAR DEZAKE PARTE
Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork (nahitaezko
baldintza, euskarazko solasaldia oztopatuko ez duena, hain
zuzen ere). Euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batu nahi
ditugu.

FUNTZIONAMENDUA
Egunean zehar lau txanda antolatuko dira, eta guztira mila pertsonatik gora hartuko du parte. Hiru txanda goizez eta bat, laugarrena, arratsaldez:
* 09:30 – 10:30 Lehen txanda.
* 11:00 – 12:00 Bigarren txanda.
* 12:30 – 13:30 Hirugarren txanda.
* 17:00 – 18:00 Laugarren txanda arratsaldean.

Mahaikide bakoitzak hiruorriko bat izango du landu behar
diren hiru gaiekin. Mahai bakoitzak moderatzailea izango du.
Moderatzailea euskaldun osoa izango da eta bere eginkizuna
elkarrizketa sustatzea izango da sei mahaikideen artean.
Gonbidatuko ditugu gizartean nolabaiteko oihartzuna duten
pertsonak: kultur arlokoak, kirol arlokoak, alderdi
politikoetako ordezkariak eta beste sektore batzuetakoak,
ekimenean parte har dezaten eta kaleko jendearekin mahai
baten inguruan hitz egiteko elkartu daitezen.